Sekretuak argitara, emakume bertsolarien bidetik

Historiak sekretuan gorde ditu emakume bertsolariak hainbat mendetan. Bertsolaritzaren sekretuak. Isilduriko emakumeen historia ikuskizunaren bitartez, argitara ekarri nahi dituzte emakume haiek bizi izandako egoerak, denboran eta espazioan atzera eta aurrera, narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta. Donostian ikusi ahal izango da gaur, 21:00etan, Lugaritz kultur etxean. Jokin Labaienek eta Nerea Elustondok egin dute gidoia, eta antzezlanean Oskar Estanga eta Hodei Unzueta antzezleek jokatuko dituzte rol nagusiak. Saioaren bidez hausnarketa eragin nahi dute: historia “gordin” kontatu, eta ikus-entzuleari zer pentsatua eman.

Leave a Reply

Your email address will not be published.