Filmeetako musiken kontzertua

Superman, Titanic, Harry Potter, Ghost, Star Wars eta beste hainbat filmen musikak entzun ahal izango dira bihar Donostian: kontzertu zinematografikoa antolatu dute Koruko Andre Mariaren basilikan. Parte hartzaileen artean izango dira Ana Salaberria sopranoa; Pedro Miguel Aginaga, Suzanna Guterl, Jon Lizaso, Loreto Aramendi eta Iker Telleria musikariak; eta Goratzar eta Ekoik abesbatzetako kideak. Studio akademiako hainbat dantzarik ere parte hartuko dute zenbait abestitan. Kontzertuak irauten duen bitartean, pelikuletako irudiak pantaila erraldoi batean ikusi ahal izango dira. 80 minutuko iraupena izango du saioak, eta sarrera librea izango da.

Kontzertu zinematografikoa

Bihar, 20:00etan, Koruko Andre Mariaren basilikan (Donostia).

Leave a Reply

Your email address will not be published.