Etxekoa, edan eta egiteko

ealeko zenbait jarraitzaileren eskutik sortu zen Ordiziako Emaneurre taldea, duela sei urte. Geroztik, eremua zabaldu, eta kirolarekin eta euskal kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak antolatzen dabil. Horietako bat da Euskal Herriko Artisau Garagardo Azoka. Bihar egingo dute, Plaza Nagusian.

10:30etik 01:00era egongo da zabalik azoka. Dozenatik gora garagardo dastatzeko aukera izango da; besteak beste, Zerb, Falken Brewing, Mala Gissona, Olbea Pilsner, Garagart, Gross, Zarautz Beer Company, Bidassoa Basque Brewery, Boga eta Gar Gar.

Azokarekin batera, ordea, beste hainbat jarduera ere antolatu dituzte biharko. 09:00etatik 11:00etara, garagardoa ekoizteko ikastaroa egingo dute D’ Elikatuz zentroan, Lupulu.com taldearen eskutik. Ordiziako Kirkil tabernan eman daiteke izena —25 euro balio du—. Arratsalderako, berriz, garagardo txapelketa prestatu dute.

Euskal Herriko Artisau Garagardo Azoka

Bihar, 10:30etik 01:00era, Plaza Nagusian (Ordizia).

Leave a Reply

Your email address will not be published.