Gaixo dauden presoen etxeratzea eskatzeko, mobilizazio ugari antolatu dituzte datozen egunetarako. Gaur, esaterako, manifestazioa egingo dute Hernanin, 20:00etan, Sarek deituta. Gudarien plazatik aterako da martxa. Biharko deialdi zabala egin dute preso gaixoak dituzten herrietan; Lasarte-Orian mobilizatzekoak dira.
Lezon, manifestaziora deitu dute hilaren 30erako (12:30ean, Gurutze Santuaren plazatik). Errenterian, jendearen parte hartzea oinarri izango duen ekintza bat prestatzen dabiltza sarekideak: “Jendea aktibatu eta kalera atera dadila nahi dugu, ez izatea argazki bat egitea eta listo”.
Leave a Reply