Mutriku eta Errezil, egoera larritik onbidera

Egoera bereziki zaila zen Mutriku eta Errezilgo udalena duela lau urte. Larria zen egoera, handia zorra, eta, irtenbide bat emateko asmoz, bideragarritasun plan bana jarri zuten martxan, aldundiarekin elkarlanean. Geroztik, onbidean dira, eta aurten ere planean zehaztutako helburuak betetzea espero dute.

Aurreko agintalditik jasotako zorraren zama izan dute gehienbat. Bien kasuan zor bizia izan da arazoen iturburu nagusia, finantza entitateekiko zorra. Mutrikuko Udalak 6,1 milioi euroko zor bizia zuen 2011 bukaeran, emandako abalen arriskua barne. Planaren bidez, hiru urtetan 3,5 milioira jaistea lortu du. Errezilgo kasuan ere, antzeratsu: 909.325 euroko zorra 639.887ra gutxitu dute.

Planaren arabera, biek 2020rako bete beharko lukete zor biziaren helburua; lehenago lortzea aurreikusi dute, ordea: Mutrikuk aurten, urte bukaerarako, eta Errezilek 2017an.

Leave a Reply

Your email address will not be published.