Euriak ez ditu euskaltzaleak izutu

Euriak ez ditu euskaltzaleak izutu

Berria.eus

Goizean goiz Donostiatik abiatu den bizikleta martxa batek eman dio hasiera aurtengo Kilometroak jaiari. Usurbilgo Udarregi ikastolak hartu du aurten antolakuntzaren ardura. Eraikin berria dute ikastolan, eta hori ordaintzeko helburuarekin antolatu dute jaia. Hala ere, helburu ekonomikotik harago doan ekinbidea da Kilometroak.

Antolatzaileek jaiaren balorazio ona egin dute, nabarmenduz “urte osoko lana borobildu” zutela igandean: “Antolatzaileon gogoa guztiz asebeteta dago: urte guztian zehar parekidetasunean, jasangarritasunean eta inklusibitatean egindako lan eta ahaleginek fruituak eman dituzte; euskaltzaleek erantzun ezin hobea eman dute”.

Goizeko hasiera ekitaldian hainbat agintarik hartu dute hitza. Xabier Arregi Usurbilgo alkateak beharrezkoa ikusten du hezkuntzak “inklusibitatea, parekidetasuna eta jasangarritasuna sustatzeko konpromisoa” hartzea. Arantxa Manterola Kilometroak Elkarteko lehendakariak ikastolen berezko hezkuntza eredua aldarrikatu du, “urtetan landu eta garatutako eredua”. Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua berriz, prest agertu da “berezko hezkuntza legea denen artean adosteko eta garatzeko”.

Omenaldia

Hasiera ekitaldian Juan Mari Torrealdai kazetari eta euskaltzaina omendu dute, “bizi osoan” euskararen alde egindako lanagatik.

Leave a Reply

Your email address will not be published.