Kronologia. Lapatx zabortegia

1981an, lehen urratsak. Azpeitiko Lapatx gunean zabortegi kontrolatu bat egitea erabaki zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, lau udalerrirentzat: Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa.

1988an, martxan jarri zuten. Hogei urteko bizitza iragarri zioten.

1999an, mankomunitatea zerbitzuaren arduradun. Lapatxek Urola Erdiko, Urola Kostako eta Debabarreneko hondakinak hartzea hitzartu zuten Urola Erdiko Mankomunitateak, Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lapatx ixteko lehen aurreikuspena egin zuten: 2009a.

2007an, GHK sortu zuten. Gipuzkoako mankomunitate guztiek lankidetza hitzarmena sinatu zuten –Txingudikoak izan ezik– GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa sortzeko. Hitzarmen hartan idatziz jaso zuten 2009an Lapatx itxi egingo zutela.

2008an, San Marko itxi zuten. Errenteriako zabortegia itxi zuten, espero baino lehen.

2009an, handitu egin behar. GHK-k ez zuen bete Lapatx ixteko emandako hitza, eta zabortegia handitu behar izan zuten: 375.000 tona gehiago hartzeko moldatu zuten. GHK-k eta mankomunitateak beste hitzarmen bat egin zuten. Zabortegia transferentzia zentroaz eta konpostajea egiteko baliabideez hornitzeko konpromisoa hartu zuen GHK-k.

2011an, baimena Lapatxi. Ingurumen Baimen Bateratua eskuratu zuen Lapatxek.

2014an, iragarpen berriak. Gipuzkoako zabortegiak ixteko data berriak iragarri zituen aldundiak: Lapatx, 2015eko apirilean. Zarauzko Urteta 2014ko abenduan itxi zuten.

2015an, Lapatx bakarrik. Beasaingo Sasieta zabortegia itxi zuten urte hasieran. Horrela, Lapatx bakarrik gelditu zen zabalik. Urola Erdiko Mankomunitateak erabaki zuen 2016ko otsailaren 3tik aurrera Lapatxek ez zuela bailaratik kanpoko zaborrik hartuko.

2016an, ezetza handitzeari. GHK-k jarduera epea luzatzeko eta eremua handitzeko eskatu zion Urola Erdiko Mankomunitateari. Otsailaren 1ean, mankomunitateko zuzendariek erabaki zuen zabortegia bete artean Gipuzkoa guztiko zaborrak jasotzen jarraitzea; baina zabortegia handitzeari ezetz esan zioten, gehiengo osoz. GHK-k erabakia errespetatzen ez badu, herri galdeketa egitea erabaki du udalak.