Artistak

Honakoak dira Katapulta zirkuituan parte hartuko duten artistetako batzuk:

Musika

Izeberg. Rock musika, Usurbil. Ixak Arruti (ahotsa eta gitarra), Antton Aranburu (gitarra), Beñat Urteaga (baxua) eta Jokin Irastorza (bateria).

Nothing Box. Rock alternatiboa, Donostia. Marcos Ubiria (ahotsa eta gitarra), Koldo Belloso (baxua) eta Aitor Mansilla (bateria). 2016ko hasieran lehenengo EPa grabatu zuten.

Eraul. Donostia. Folk, pop eta blues musiketik elikatzen dira, melankoliaren presentzia handiarekin.

Los Bracco. Rock and roll taldea, Donostia. Talde melodikoa da, “abesti itsaskorrak, zuzenak eta dantzakorrak” dituena.

Igelaren Banda. Jazz hirukotea. Euskal melodia tradizional eta modernoekin jolasten du, jazz instrumental formatoan.

Swingpapers. 2013 urte hasieran Musikeneko ikasleekin sortutako bosteko jazz taldea da.

Arte eszenikoak

Txikiren bakarrizketa. Antzerkia eta umore absurdoa. Ion Martinez Esnaola Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen sortzailea da, eta 2010etik hiru antzezlan sortu eta idatzi ditu.

Marga Altolagirre. Abeslari profesional, bikoiztaile, aktore, zuzendari eta irakasle moduan lan egiten du. Laster bere konpainia propioa sortuko du.

Hurrengo kontzertua

Maiatzak 29an. Steve Gunn eta Elena Setien. Hondarribian, Psilocybenean.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO: www.katapulta.org

Leave a Reply

Your email address will not be published.