Eskura dauden armak hartzeko jardunaldiak

Gure armez jabetu gaitezen jardunaldiak egiten ari dira egunotan, Kolpe Moreak antolatuta. Atzo arratsaldean hasi ziren, eta ekonomia feministari buruzko hitzaldia eskaini zuten Emagin emakumeen ikerketa eta dokumentazio zentroko kideek.

Gaur arratsaldean jarraituko dute. Eraikitako beldurrak astinduz tailerra egingo dute, 18:00etan, Zabala Enea II gaztetxean. Ordu eta toki berean, ekainaren 10ean, jai herrikoi eta parekideak landuko dituzte. Aztertuko dituzten gaiak indarkeriari aurre egitea eta egitarau feminista izango dira. Hurrengo egunean, iluntzean, kontzertua egingo dute Bertsxotan, Holy Nuns eta Drumkoptersekin, gaztetxean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.