Gidari elkartearen manifestua

Bost puntu ditu Gidari elkarteak plazaratu duen manifestuak:

1. “Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014ko azaroan eta 2015eko maiatzean bi kereila sartu zituen Azpeitiko epaitegian, AP-1 autobideko egindako obretan ustez 30 milioi eurotik gorako desbideraketak egon zirelako. Kereilak tramiterako onartu zituen epaitegiak eta une honetan abian dira ikerketak”.

2. “Gidari herritarrez osatutako elkarteak pertsonazioa aurkeztu du bi prozedura hauetako ikerketetan parte izateko. Epaitegiak 50.000euroko fidantzak ezarri dizkie bi prozeduretan, orotara, 100.000 euro. Harrigarriena da prozesua hasita dagoela, eta, beraz, Gidarik ez diola prozesuari kostu gehigarririk ekarriko, eta, beraz, fidantzak ez duela zentzurik”.

3. “Dirutza hori herritar talde xume batentzat lortzea ezinezkoa bihurtzen da, eta horrek ezinezko bihurtzen du prozesu honen kontrol publikoa”.

4. “Herritarrek justizian parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatu nahi dugu, are gehiago guztion diruaren erabilera argitzea dagoenean jokoan”.

5. “Hori dela eta, epaitegiei eskatu nahi diegu fidantza hauek ken ditzala, utz diezaiola Gidari elkarteari edo beste edozeini mota hauetako prozesuetan parte hartzen, guztion diruarekin gertatutakoa modu gardenean ikertua izan dadin eta herritarrok ezagutu dezagun”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.