Uztailaren 23ra arte egongo da ikusgai Eduardo Molinariren Pozoia zure makinerian erakusketa ibiltaria. Herriko sei eremutan banatuta dago bilduma.
Eremuak eta azalpena
1. Beneditarren artxiboa. “Leku garrantzitsutzat markatu dut. Memoriaren oroitzapena islatzen da bertan”.
2. Santa Ana monasterioa. “Ingurune berdearengatik aukeratu dut, naturarekiko lotura islatzen duelako. Bertako iturria, bankua… pentsatzeko aproposak dira”.
3. Maizpide euskaltegia. “Hizkuntza bat irakasteak hizkuntza horren arte eta sormen guztia sortzen du keinuz, ahoz, idatziz… Euskaltegia leku sinbolikoa da”.
4. Lazkao Txikiren estatua. “Hizkuntzaren barneko bertsolaritzaren adarrak dimentsio berri eta eraikitzailea sinbolizatzen du. Poesia eta irudimena uztartzen dira”.
5. Ur-jauziko zubia. “Naturarekin hizketaldi bat egiteko konexioa ikusi dut bertan, baita antropozentrismotik ihes egiteko ere, gizakia ez delako naturaren erdigunea”.
6. Udaletxea. “Obrei buruzko informazio orokorra dago bertan, eta hausnarketarako hainbat galdera ere planteatzen dira”.
Leave a Reply