Protokoloa

Nola jardun eraso bat gertatzen bada?

Laguntza eman

1. Erasoa jasan duen emakumearengana edo emakumeengana joan, laguntza behar duen galdetu, eta haren erabakia errespetatu.

Erasotzailea gelditu

2. Jarrera matxistarik edo gogaikarririk gertatzen ari bada, jarrera hori eragiten ari den pertsonari gelditzeko eskatu, eta, gelditzen ez bada, espazio horretatik bota.

Erasoa jasandakoa lasaitu

3. Emakumearekin batera, lasai egoteko moduko leku batera joan, eta laguntza eska dezakeela azaldu.

Udaltzaingora deitu

4. Emakumeak egoki baderitzo, udaltzaingora deitu.

Laguntza eskaini

5. Gerta daiteke erasoa jasan duen emakumeak berehala ez erabakitzea zer pauso eman nahi duen. Edonola ere, laguntza telefono-zenbakiak eman, eta jarraibideak azaldu.

Gertatutakoaren berri eman

6. Azkenik, udaltzaingoaren parte hartzerik ez bada izan, gertatutako guztiaren berri eman hurrengo egunean edo ahalik eta lasterren.

Leave a Reply

Your email address will not be published.