Arantzazuko Gandiaga Topagunean izango dira ekitaldi gehienak. Sarrera doakoa da.
Bihar, larunbata
11:00. Hitzaldia: Izarren hauts-hondarrak: Xabier Lete ikertuz. Lourdes Otaegi eta Alex Gurrutxagarekin. Gurrutxaga Leteri buruzko tesia egiten ari da; Otaegi,
berriz, tesia zuzentzen.
12:30. Mintzaldi musikatua: Izarren hautsa haizatuz. Antton Valverde eta Anjel Lertxundirekin. “Adiskidetasun estua” izan zuten Leterekin, eta adiskide gisa Leterenganako hurbilketa artistikoa egingo dute.
17:00. Musika eta dantza: Ahaire delizius huntan, Zuberoako Bedatse Liliak taldearen eskutik. Eguraldi ona egiten badu, basilika ondoan izango da emanaldia.
18:30. Poesia eta musika: Poeta naizenez gero. Karlos Linazasoro eta Joxan Goikoetxearekin. Linazasoro Xabier Lete sariaren lehen irabazlea da, eta Goikoetxeak errezitaldi mordoa egin zuen harekin.
20:00. Musika eta performancea: Uholde handia: arkaren istorio bat. Parte hartzaileak: Susana Cencillo, Hilario Rodeiro, Marije Ugalde, Bergarako musika eskolako 25 haurren abesbatza eta Koldobika Jauregi. Saioa topaguneko aterpean egingo dute.
Leave a Reply