Iazko azaroan Parisen izandako atentatuen ondotik, Biriatuko ordainlekuan kontrolak zorroztu zituen Frantziak. Geroztik, Gipuzkoatik Lapurdirako bidean ilarak sortu izan dira, eta areagotu egin ziren ekainean, Frantzian Eurokopa jokatzen ari zirela eta. Ilara luze “jasanezinak” salatu zituzten diputazioak eta kamioilarien elkarteek. Aldundiak erantzukizunak eskatu zizkion Frantziako Gobernuari, eta hark konpromisoa hartu zuen kabina gehiago irekitzeko. Udan, ordea, joan-etorria handitzearekin, ezin ilarak murriztu. Abuztuaren 18an hautsi zen udako marka: hemezortzi kilometroko ilarak.
Oporren amaierarekin, irailean, zirkulazioa dezente arindu zen. Aldundiak, hala ere, kezka du oraindik, batez ere zirkulazio handiko egunetan berriro ere ilarak izan daitezkeelako.
Leave a Reply