Omenaldia emakume erresistenteei

Emakume erresistente eta errepresaliatuak izan ziren, iragan apirilaren 24an, Intxorta Egunean omenaldia jaso zutenak. Indarkeria sufritu zuten 1936ko gerran zein gerraostean emakumeek, baina antolatzaileek aldarrikatu zuten errepresioaren biktima soilak baino gehiago izan zirela. Gerraren inguruan irudi erabat maskulinoa eman izan dela eta emakumeen protagonismoa bazter batera utzi izan dela azaldu zion Hitza-ri Julia Monge feminista eta Intxorta 1937 taldeko kideak. “‘Bai, badakigu emakumeak izan zirela’, esaten zuten batzuek. Jakitea ez da nahikoa, ordea. Ez badituzu bereziki aipatzen, ez dira ikusten”. Eta emakumeek gauza asko egin zituzten, eta protagonista izan ziren: milizianoak izan ziren, fronteko erizainak, espetxeratuak, fusilatuak, ekintzaileak, sortzaileak, errepresaliatuak, lubakiak egiten ibilitakoak, torturatuak, bortxatuak, langileak, erbesteratuak… Horientzako guztientzako omenaldia izan zen Elgetakoa.

Leave a Reply

Your email address will not be published.