D’elikatuz zentroak urte hauetan guztietan gai desberdinei lotutako gidak atera ditu. Elikadura, kirol eta ohitura onen gomendioak egiteaz gain, hainbat argibide ematen dituzte.
Orain arteko gidak
2015: Gida praktiko irisgarria. Elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokien gida praktiko irisgarria da joan den urtean ateratakoa.
2014: Gipuzkoako kirolarientzako gida. Eguneroko elikadurak eragin adierazgarria du kirolari baten errendimendu fisikoan. Entrenamendua eta lehiaketa hasi aurretik, entrenamendu eta lehiaketa horrek irauten duen bitartean eta hura amaitu ostean dieta egokia izatea —kopuru eta kalitateari dagokionez— ezinbestekoa da errendimendu fisiko hori hobetu eta lesio ugari saihesteko.
2013: Unibertsitarioentzako gida. Beharrezkoa da baldintza akademiko berrietara, ordutegietara eta antolakuntza kultura berrira egokitzea. Kasu honetan, ikasleentzat elikadura eta ohitura egokiak zeintzuk diren argitzen du gidak.
2012: Lan eremura begira eginiko gida. Kanpaina horrekin lan eremua sentsibilizatu nahi izan dute.
2011: Emakumeei begira eginikoa. Emakumeen osasuna sustatzeko gida praktikoa da.
2010: Adineko pertsonentzat egindakoa. Gipuzkoako adineko pertsonen artean jarduera fisikoaren eta elikaduraren bidez osasuna sustatzeko gida praktikoa da 2010ekoa.
2009: Haur eta gaztetxoentzako gida. Haur eta gazteen artean jarduera fisikoaren eta elikaduraren bidez osasuna sustatzeko gida.
Leave a Reply