Azpeitiko Jabetze Eskolak: ikastaroak

Hauek dira Emakumeen Azpeitiko Jabetze Eskoletan emango dituzten ikastaroak eta tailerrak:

Ahalduntzea, gorputza eta biodantzaren bitartez. Otsailaren 16tik maiatzaren 18ra, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.

Historiarako emakumeak tailerra. Otsailaren 14tik ekainaren 6ra, hamabostean behin, astearteetan, 18:30etik 20:00etara.

Erotismo eta autoezagutza tailerra. Martxoaren 4an eta 25ean, apirilaren 29an eta maiatzaren 13an, 10:00etatik 14:00etara.

Mendi-orientazio ikastaroa. Apirilaren 22an eta 29an, maiatzaren 13an eta 20an eta ekainaren 3an, 09:30etik 13:30era. Euskaraz.

Emozioak nola landu tailerra. Martxoaren 29tik maiatzaren 31ra, asteazkenetan, 17:30etik 19:30era. Gaztelaniaz izango da.

Neska gazteentzako autodefentsa feminista. Otsailaren 3tik maiatzaren 26ra, hamabostean behin, ostiraletan, 17:30etik 20:30era.

Leave a Reply

Your email address will not be published.