Igandean Donostian estreinaldi ofiziala egin ondoren, herriz herri erakutsiko dute orain Ama, nora goaz? dokumentala. Emakumeak eta haurrak egotzi zituzten Gipuzkoako hamalau herrietan ematea dute helburu Baleukokoek. Beste hainbat herritatik ere hasi omen zaizkie filmaren inguruko informazioa eskatzen.
Hainbat emanaldi lotuak dituzte dagoeneko: Elgoibarren, hil honen 20an eskainiko dute; Zarautzen, 27an; Azkoitian, 28an; Azpeitian, maiatzaren 4an; Mutrikun, maiatzaren 25ean. Zestoan eta Zumaian ere emango dute, baina data erabaki gabe daukate oraindik.
Leave a Reply