WNT Pro Cycling taldea Emakumeen Biran parte hartuko duten 17 taldeetako bat izango da. Iurretan (Bizkaia) hasiko da lasterketa, maiatzaren 17an, eta Errenterian bukatuko da, maiatzaren 21ean. Lasterketan bi euskal talde (Bizkaia Durango eta Lointek) eta bost euskal txirrindulari lehiatuko dira: Ane Santesteban, Lourdes Oiarbide, Lierni Lekuona, Ane Iriarte eta Eider Merino. Ale Cipollini taldeko Ane Santesteban lehiara itzuliko da, martxoaren 17an, entrenatzen ari zela izandako istripuaren ondoren.
Gipuzkoan bi etapa jokatuko dira: Antzuola-Antzuola, 77,6 kilometrokoa, maiatzaren 19an; eta Errenteria-Errenteria, 96 kilometrokoa, 21ean.
Leave a Reply