‘e-Gunea’, ‘on line’ parte hartzeko plataforma

Gunea berriro aktibatzeko helburuetako bat plataforma “pluralagoa, zabalagoa eta parte hartzaileagoa” izatea dela azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzak. 2014an martxan jarri zutenean, soilik emakume taldeentzako eta mugimendu feministarentzako parte hartze organo bat izan zen; baina, oraingoan, banakoei ere aukera eman nahi diete parte hartzeko, lantzen diren edukiak ezagutzeko, eta iritziak eman eta proposamenak egiteko. Alegia, parte hartzeko ez da zertan talde bateko kide izan. Banakoek bilera presentzialen bidez parte har dezakete, baina baita Internetez ere, e-Gunea plataforman sartuta.

Berdintasun Zuzendaritzaren webgunean (www.berdintasuna.gipuzkoa.net) dago e-Gune-ra sartzeko lotura. Bertan sartzen denak, erregistratu egin behar du; izen-abizenak eta beste hainbat datu eskatuko zaizkio. Gero, astearteko batzarraren ondoren osatuko diren bi lan ildoetako batean izena eman ahal izango du, eta lantalde horretan parte hartuko du, bilera presentzialetara joaten den beste edozein emakumek bezala.

Leave a Reply

Your email address will not be published.