Bost eguneko egitaraua prestatu dute Rockumentalak jaialdian:
Gaur
Dokumentala: Gimme Danger. Jim Jarmuschek 1960ko urteetan AEBetan sortutako The Stooges taldearen ibilbidea aurkezten du.
Aurkezpena: Reyes Torio. Jaiotzez bilbotarra da; Dj-a, musikaria eta ekoizlea. Dinamita pa los pollos taldeko sortzaileetako bat izan zen.
Kontzertua: Ainara Legardon. Rock independentearen barruan, inprobisazioa eta poesia uztartzen ditu. Taldean egingo du saioa.
Bihar
Dokumentala: Rockanrollers. Dokumentalak Azkena Rock jaialdia du oinarri. 2011n argitaratu zen, jaialdiaren 10. urteurrenean.
Aurkezpena: Juanma Bajo Ulloa. Zinemagile gasteiztarrak zuzendu zuen Rockanrollers dokumentala, irudi eta elkarrizketekin osatuta.
Kontzertua: Luma. Garage, grunge eta stoner soinuak lantzen ditu Donostiako bikoteak.
Ekainak 9
Kontzertuak: Toy eta Vulk. Erresuma Batuko psikodelia eta indie rock taldea izango da Modelon. Aurretik, Vulk ariko da; afterpunkaren oinordekoak dira.
Ekainak 16
Dokumentala: Heaven adores you: an intimate, meditative inquiry into the life and music of elliot smith. Filmak errepasoa egiten dio Elliot Smithen musikagintzak eta heriotzak eragindakoari.
Aurkezpena: Jerry Corral . Musikan espezializatutako kazetaria da. Izar & Star musika zikloa koordinatzen du.
Kontzertua: Rafa Berrio. Donostiako musikaria bakarkako lanean ari da azken urteetan. 2015ean, Ruta 66 aldizkariak diskorik onena izendatu zuen Paradoja lana.
Ekainak 23
1. Rockumentala: Pulp: A film about life, death & supermarkets. Taldeak 2012an Shelffielden emandako agurreko kontzertua jorratzen du lanak.
2. Rockumentala: Oasis: Supersonic. Manchesterreko taldearen garai oparoena du erakusgai dokumentalak.
Aurkezpena: Alvaro Fierro. Musikari eta kulturari lotutako hedabideetako kolaboratzailea da.
Kontzertua: Kokoshca. Laukote iruindarraren garaje rock doinuak entzuteko aukera izango da aurtengo zikloaren itxieran.
Leave a Reply