Espainiako Dantza Sari Nazioanala jasota, Etiopiara

Kukai dantza konpainiarentzat urte berezia izaten ari da 2017a. Hamabost urte bete ditu aurten, hiru Max sari jaso zituen joan den ekainean, eta beste sari bat gehitu diote orain: Espainiako Dantza Sari Nazionala. Kultura arloko “saririk garrantzitsuena” da Jon Maia konpainiaren sortzailearen hitzetan. 30.000 euro eta diploma jasoko dituzte sariak banatzen dituztenean, baina oraindik zehazteke dago noiz jasoko duten. Datozen hilabeteetan Katalunian eta Etiopian izango dira konpainiako kideak, Oskara ikuskizun arrakastatsuarekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published.