2009tik egonkortzen ari den proiektua

Hogei bat kidek osatzen dute Targazki taldea. 2009an hasi ziren elkartzen, eta egonkortzen ari dira ordutik. Urteroko ekitaldia izaten da Tolosa Herria Argazki Lehiaketa antolatzea. Asteartero biltzen dira, eta hainbat gauza egiten dituzte, irteerak tartean. Irteera arrunt bat egiten dute hilean behin, eta serioagoa urtean behin; iaz, esaterako, Lisboan izan ziren; Parisen egonda daude, eta New Yorkera joateko asmoa daukate aurten.

Leave a Reply

Your email address will not be published.