Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo

Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Aholkuak

Bidaia autoz egin behar duenarentzat, ohikoak dira uda parteko aholkuak. Honakoak dira batzuk:

Berrikusi autoa bidaiaren aurretik. Bidaia hasi aurretik gomendagarria da autoa zentro espezializatu batera eramatea, bertan aztertu dezaten: olio aldaketa, balaztak…

Pneumatikoen egoera. Pneumatikoen marrazkiak 1,6 mm baino sakonera handiagoa izan behar du, gidatze eta itsaspen egokiak izateko.

Bi orduz behin, gelditu. Bidaia prestatzerakoan, komeni da bi orduz behin gelditzeko tokiak bilatzea. Horrez gain, autoa itzaletan aparkatzea aholkatzen dute, berotu ez dadin.

Arropa erosoa eta eguzkitako betaurrekoak. Bidaietan komenigarria da arropa arin eta erosoa janztea, eta eguzkiaren printzetatik babesteko betaurrekoak janztea.

Ez utzi umeak edota maskotak autoan. Udaran autoa oso arriskutsua da umeentzat eta animalientzat. Umeak zein animaliak autoan sekula ez uztea gomendatzen dute trafikoko arduradunek, eta are gutxiago autoa eguzkitan badago.

Informatu errepideen egoeraz. Autoa edo motorra hartu aurretik, gomendagarria da aurrez errepideen egoeraz informatzea.

Pazientzia. Gidatzean inoiz ezin da galdu lasaitasuna. Beti jarrera sosegatua izatea eta gainerako gidariak errespetatzea aholkatzen dute.

Mantendu segurtasun distantzia. Gogoratu edozein errepidetan segurtasun distantzia errespetatu behar dela beti. Auto-ilaretan eta hiri handietako sarrera eta irteeretan distantzia are gehiago handitu behar da, eta ezinbestekoa da oso erne ibiltzea.