Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo

Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Aldaketak

Ondorengoak dira epaiari egokitzeko asmoz foru aldundiak proposatutako aldaketa nagusiak:

Irungo arkua Astigarragara. Gaur egun, Astigarraga eta Irun arteko 10,3 kilometro kobratzen dira Irungo arkuan: 3,20 euro kamioi txikiei —3,5 eta 12 tona artekoak—, eta 3,96 euro handiei —12 tonatik gorakoak—. Proposamen berriaren arabera, bertan geldituko da Irungo arkua, arrazoi teknikoengatik, baina ez ditu kobrantzak egingo. Astigarragan beste arku bat jarriko litzateke, Astigarraga-Andoain arteko 3,2 kilometroko zatiari dagokiona: 0,70 euro ordainduko lituzke kamioi txikiak, eta 0,89 handiak.

Andoainen, bikoitza. Andoaingo arkuan 2,2 kilometroko zatia kobratzen da egun: 0,56 euro txikiek, eta 0,69 handiek. 5,37 kilometroko zatia kobratzea proposatzen du foru arau berriak (Andoain-Urnieta edo Andoain-Lasarte). 1,18 euro ordainduko luke kamioi txiki batek, eta 1,50 handiak. 2,2 kilometro ordaintzen jarraituko dute Andoain inguruan soilik ibiltzen diren kamioiek; hori kobratzeko, arku txikiren bat jarri beharko dute Andoaingo sarrera-irteeretan.

Etzegarate, berdin. Etzegarateko arkuan ez litzateke aldaketarik egongo. Idiazabaldik Etzegaratera, 7,45 kilometroko zatia kobratzen zaie kamioiei: 2,36 euro txikiei,
eta 2,93 euro handiei.

Ibilbide osoa, merkeago. Irundik Etzegaraterako ibilbide osoa egiten dutenei merkeago aterako zaie: 5,56 eurotik 4,24ra jaitsiko zaie kamioi txikiei; 6,89tik 5,32ra handiei.