Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo

Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Eskaini ahal izateko, eskatzen

Eskaini ahal izateko, eskatzen

Unai Zubeldia

Kalitatea eta proiektua gauzatzeko baliabideak” oinarri hartuta, hamabost kultur proiektu berri hautatu ditu Meta egitasmoak, eta urriaren 27ra arte zabalik egongo da horiek diruz laguntzeko lehen fasea —proiektu bakoitzak zehaztutako gutxieneko kopurura iritsi beharko du aurrera egin ahal izateko—. Hirugarren urtez deialdi publikoa eginda, 46 proposamen jaso ditu aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, Goteo plataformarekin, finantzaketa kolektiboa lortzeko euskarriarekin, elkarlanean sustatuko ditu aurrera egin duten hamabost proiektuak. Bide horretan, aldundiak berdindu egingo du norbanakoek egindako 100 euro arteko ekarpen oro. Lehen bi urteetan 36 proiektu gauzatu dituzte Meta proiektuarekin.

Aurtengo hamabost proiektu horietako bat da Goazen Antzerkira. Haurren antzerkiaren munduan hogei urte inguruko esperientzia pilatuta, euren proiektua Gipuzkoako 1.500 biztanletik beherako herrietara eramateko erronka dauka Didau antzerki faktoriak, Peru eta Otsoa ikuskizunarekin —43-44 herri lirateke—. Txotxongiloa eta haurren antzerkia uztartuta, 2012ko abendura arte Sevillan (Espainia) garatu zuten euren proiektua Ainhoa Agirre zarauztarrak eta Juanma Alvarez cadiztarrak, Titirimundi konpainiarekin. “Antzerki talde handia zen hura, eta egitura txikiagokoa nahi genuen guk; txikitik hastea gustatzen zaigu”. Sevillatik bueltan, ia sei urte daramatzate Zarautzen, eta lau ikuskizun sortu dituzte tarte horretan. “Bi ertain-handi: Beldartxo jatuna eta Peru eta Otsoa; eta bi txikiago: Beldartxo jatuna mikroantzerkia eta Tumba, orro egiten besterik ez zekien lehoia“. Sortzeko prozesu nekaezin horretan, Frankenstein gorpuzten ari dira orain.

Zarautzen egonkortuta, inguruan begira hasi eta Euskal Herrian “herri txiki asko” zeudela jabetu ziren Agirre eta Alvarez. “Gipuzkoan bertan, Nafarroan, Araban, Bizkaian… ‘Herritar horiek zergatik ezin dute ikusi Peru eta Otsoa ikuskizuna?’ galdetzen genion geure buruari”. Baliabide aldetik “gutxieneko batzuk” behar izaten dituzte emanaldi hori garatzeko. “Eta herri txikientzat ezinezkoa da gastu horiei aurre egitea”. Hausnarketa horretan ari zirela topo egin zuten aldundiaren Meta egitasmoarekin. “Eta erronkari heltzeko aukera polita izan zitekeela ikusi genuen”.

“Beste hasiera bat” izan nahiko luke herritarren diru ekarpenaren zain dagoen proiektuak. “Gure eskaintzak zer-nolako erantzuna duen ikusi nahi dugu”. Urriaren 28ra arte 5.050 euroko ekarpena lortu beharko du egitasmoak bigarren fasera igaro ahal izateko, eta 3.260 euro pilatuta dauzka dagoeneko; %64, alegia. “Bost emanaldi lotu ahal izango genituzke gutxieneko kopuru horretara iritsiz gero; kopuru txikia”. Hobetu ezinezko muga, berriz, 14.995 euroan zehaztu dute. “Eta hamabost emanaldi eskainiko genituzke kasu horretan; kopuru polita”. Gerora eurek prest daukatena eskaini ahal izateko “lan zikinean” ari dira orain Agirre eta Alvarez. “Udalekin bildu, proiektua azaldu, harremana sendotu… Dezente jaitsi dugu gure emanaldien prezioa, baina kostua da azken batean, eta laguntza behar dugu”.

400 eurorekin, bi emanaldi

Diru ekarpenari dagokionez, hasi euro batetik eta 400 eurora arteko ekarpenak egin daitezke Goazen Antzerkira proiektua gauzatu ahal izateko. “Udalentzat 400 euroko hori eskaintza polita dela uste dugu, Peru eta Otsoa ikuskizunaz gain urtebeteko epean Beldartxo jatuna mikroantzerkia ere eskainiko genukeelako herri horretan. Harrera ona egiten ari zaizkigu gehienak, nahiz eta badakigun ez dela erraza udalek 400 euro horrelako proiektu batera bideratzea”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.