Mikel Laboari buruzko erakusketaz gain, abenduaren 1era arte hainbat ekitaldi izango dira Azpeitian Laboaldiaren baitan:
Azaroaren 21etik abenduaren 2ra
18:00-20:00. Laboa gertutik erakusketa, Betharram udal erakusketa aretoan.
Gaur
18:00. Laboaren begiak liburuxkaren aurkezpena, Alaitz Aizpurua egilearekin, udal liburutegian.
Bihar
Egun osoan. Mural margotzea, alde zaharrean.
Azaroaren 27a, asteartea
19:00. Laboaren kateak: iragana eta oraina, zilbor-heste hitzaldia, Ana Gandararekin, Sanagustin kulturgunean.
Azaroaren 28a, asteazkena
19:00. Non dago Mikel Laboa? erakusketara bisita gidatua eta hitzaldia, Josune Albisurekin, Betharram udal erakusketa aretoan.
Azaroaren 30a, ostirala
Arratsaldean. Zumetarenera txangoa.
21:30. Laboaren belarria solasaldia eta entzunaldia, Ibon Rodriguezekein, Azpeitiko gaztetxean.
Abenduaren 1a, larunbata
22:30. Laboa hamaika ahotsetara kontzertua, herriko musikarien
eskutik, Sanagustin kulturgunean.