Hiru herrialde, rap feministak elkartuta

Indarkeria Elkar Gurutzatuak jardunaldien barruan, rap feminista entzungo da kontzertu batean astelehenean, Tabakalerako Kluba aretoan, 19:00etan. Elena Caballero, La Basu, bizkaitarra; Brenda Straw, La Straw, El Salvadorkoa; eta Yela Quim kolonbiarra igoko dira agertokira. Rap aldarrikatzailea defendatuko dute hiru herrialdetako musikari horiek, eta sarrera doakoa izango da.

Haurralde Fundazioak eta Batera2030-ek antolatuta, eztabaidarako gunea eskaini nahi dute astelehen eta astearteko jardunaldietan. Ximena Machicao, Ramon Torre Cañal, Pilar Muriedas, Maria Gavilan Rubio, Beatriz Gimeno, Andrea Querol eta Aurora Montaño izango dira parte hartzaileetako batzuk.

Leave a Reply

Your email address will not be published.