Egitaraua

Emanaldi ugari antolatu dute aurtengo Literaturia jaialdirako:

Gaur
18:30-19:30. Jenisjoplin liburuaren jendaurreko irakurraldia eta Paul Beitiaren eta Uxue Alberdiren arteko solasaldia, Modelo aretoan.
20:00. Iñigo Astizen manifestua, eta, ondoren, bertso-maskarada Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Xabier Lizaso eta Unai Gaztelumendirekin, Modelo aretoan.

Bihar
10:00-13:00. Komiki tailerra Ainara Azpiazu Axpi-rekin, Etxezabalan.
10:20. Liburu aurkezpena, Garoa liburu dendan: Patxi Zubizarretaren Julien Vinsoren hegaldia.
10:00-12:00. Mundutik euskarara labur-labur itzulpen tailerra, EIZIE elkarteak antolatuta, Modelo aretoan.
11:00. Liburu aurkezpena, Garoan: Ione Gorostarzuren Ez da erditzea.
11:40. Liburu aurkezpena, Garoan: Aintzane Usandizagaren Kabitu ezina.
11:00-13:30 eta 16:30-19:00. Liburu azoka, Musika plazan.
11:30-12:30. Ander Iruretagoiena ipuin kontalaria, Kirol Elkartean (kioskoan elkartuko dira).
12:30. Otto Pette eleberriaren 25. urteurrenaren harira, Patxi Santamariaren performancea eta brindisa, Anjel Lertxundi omentzeko, Musika plazan.
13:00-13:30. Mundutik euskarara labur-labur, Modelo aretoan.
13:00. Liburu aurkezpena, Garoan: Miren Amurizaren Basa.
13:40. Liburu aurkezpena, Garoan: Miren Agur Meaberen Hezurren erretura.
16:20. Liburu aurkezpena, Garoan: Iñigo Astizen Analfabetoa.
17:00. Liburu aurkezpena, Garoan: Juan Luis Otamendiren Disoluzio agiriak.
17:30. Idazleen gorputzak mahai ingurua, Modelo aretoan, Eider Rodriguez gidari lanetan dela. Gonbidatuak: Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi eta Miren Agur Meabe.
17:40. Liburu aurkezpena, Garoan: Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez.
18:20. Liburu aurkezpena, Garoan: Ainara Maiaren Pepito, maitasunaren.
19:00. Liburu aurkezpena, Garoan: Miel Anjel Elustondoren Kezko bola batek itoak birikak.
19:00-20:40. Margolaria filma, Modelo aretoan. Ondoren, Mikel Urdangarini elkarrizketa musikatua egingo diote Karmele Jaiok eta Oier Aranzabalek.

Etzi
11:00-13:30. Liburu azoka, Musika plazan.
11:20. Liburu aurkezpena, Garoan. Munduko Poesia Kaierak: Idea Vilariño (Garazi Arrula da itzultzailea) eta Cesare Pavese (Jon Olano Carlos da itzultzailea).
11:30-12:30. Yolanda Arrieta ipuin kontalariaren Letren maskarapean, Kirol Elkartearen egoitzan (kioskoan elkartuko dira).
12:00. Liburu aurkezpena, Garoan: Amaia Uriaren Mayi Pelot.
12:30. Literattipia, literaturaren festa umeentzat, Musika plazan:
liburu trukea, manifestua eta musika. Aitorpena Yolanda Arrietari, haur eta gazte literaturan egindako lanagatik.
12:40. Liburu aurkezpena, Garoan: Tupust kolektiboaren Tupust!
13:20. Liburu aurkezpena, Garoan: Edu Zelaietaren Mundutik mundura.
13:30. Salbatore Mitxelenaren jaiotzaren mendeurrenean, mahai ingurua Modelon. Alex Gurrutxaga izango da gidaria, eta Anjel Lertxundi eta Lourdes Otaegi gonbidatuak. Mitxelenaren hainbat poema musikatuko dituzte Sara Gabirondok, Libe Gastañaresek, Danel Aizpitartek eta Janet Stangerrek.
17:30. S(u/a)minetik bakera, Modelo aretoan. Patxi Lurra eta Mudoh-ren emanaldia. Ana Galarragak eta Imanol Epeldek ere parte hartuko dute.