Egitaraua

Etzi, goizean hasi eta eguerdira bitartean, hamaika jarduera egingo dituzte Aretxabaletako Herriko Plazan. Herritar guztiei gonbita egin diete antolatzaileek.

10:30. Diana dultzaina jotzaileekin.
11:00. Ongi etorri ekitaldi nagusia, herrialde bakoitzeko hizkuntzak plazaratuz. Mursegoren Habibi maitea abestia kantatuko dute denek elkarrekin.
11:30. Auzoko egitasmoaren dinamikak. Bospasei taldetan banatuta, hainbat jolas, euskara praktikatzeko.
12:30. Auzoko egitasmoan parte hartzen dutenen eskutik, munduko janarien dastaketa.
12:30. Haurren txokoa, igel jolasa, photocall-a eta henna margoketa bi boluntariorekin.
13:30. Euskal dantzekin, plaza dantza saioa.
14:30. Amaierako ekitaldia eta agurra.