Motzean

Txisturako obra bat?
IÑAKI LETAMENDIA: Txoriak edo Athleticen ereserkia.
ION GARMENDIA: Artzain kantak.
Txistulari bat?
Biak: Garikoitz Mendizabal, erreferente gisa eta lagun bezala.
Txistua jotzeko plaza bat?
I. L.: Gazteluko plaza.
I. G.: Iruñeko Curia kalea.
Festa bat?
I. L.: Tolosako inauteriak.
I. G.: Ibarrako sanbartolomeak.
Zer nahiago duzue, Iruñeko giroa edo Tolosakoa?
Biak: Iruñekoa. Gehiago gozatzen dugu han, eta urte guztian egoten ez garen jendearekin elkartzen gara, gainera.
Bestearen alde positibo bat?
I. G.: Iruñean egindako bidea eta bertakoekin sortutako harremana.
I. L.: Zortea dugu, esku onetan geratzen baita Udal Txistulari Banda.