Egitaraua

Atzoko lehen egunaren ondoren, gaurtik igandera ere hamaika ekitaldi izango da Errenteriako hainbat gunetan:

GAUR, OSTIRALA
Xenpelar Etxean
17:00-20:00. Utzitako itsasontziak erakusketa.

Herrixkan
17:00-18:00. Munduko ipuinak.
17:00-19:00. Birzikleta tailerra.
17:30-19:30. Marraztuz ezabatu, Hennaren teknika ezagutzeko jarduera.
18:00-19:00. Munduko eskulanak.
18:00-20:00. Planetarioa.
00:30-01:30. Kontzertua: Mambe & Danochilango.

Kalekaian
17:00-20:00. Graffiti tailerra.

Gastrogunean
18:00-19:30. Bulgaritz jarduera. Javi Vergara Mugaritz jatetexeko I+G arduraduna eta Kosta Kostov Bulgariako DJa.
20:00-21:00. Kontzertua: Biren.

Herriko plazan
19:00-20:00. Kontzertua: Maren.
21:30-22:30. Kontzertua: Montauk.

Itsasargi Nagusian
20:00-21:30. Kontzertua: Abdul & The Gang eta Agus Barandiaran (Korrontzi).
23:00-00:30. The Skatalites eta Isheba & Rakel Koroma (dantza).

BIHAR, LARUNBATA
Herrixkan
10:30-11:30. Tai chi arte martzialen ikastaroa.
10:30-12:00. Ipuin kontamargolaria.
11:30-13:30. Tailerra: Plastikozko itsasoa.
12:00-13:00. Kontzertua: Ro.
11:00-14:00. Sukaldian! ekimena. Nepal, Mexiko, Nigeria, Armenia, Pakistan eta Peruko sukaldaritza ikasteko aukera.
16:00-17:00. Eskoziako dantza eta musikaren tailerra.
17:00-19:00. Ihizko itsas izarrak. Ihiarekin egindako itsas izar bat landatuko dute.
18:00-19:30. Saltsa berdean, kontzertu eta dantza saio parte hartzailea.
00:30-01:30. Kosta Kostov eta Makala DJen emanaldia.

Jesusen Bihotzaren egoitzan
10:30-11:30. Andra Mari abesbatza: Itsaso urrun batean.

Sanmarkosene egoitzan
12:00-13:00. Andra Mari abesbatza: Itsaso urrun batean.

Sorkuntza kaian
10:30-11:30. Paleontologia tailerra.
12:15-13:30. Paleontologia tailerra.
11:00-20:00. BerEhuntzen, bisita gidatuak eta tailerrak.
11:30-12:30. Firringila tailerra haurrentzat.
17:00-18:00. Itsas zaindariak, eskulanen bidez itsas hondakinen arazoari aurre egiteko proposamenak lantzeko saioa.
18:30-19:30. Tailerra: Turuteroak.

Kalekaian
10:30-12:00. Hip-hop dantza tailerra.
11:30-14:00. Kale kirolak: longboardaren mundua.
16:00-19:00. Kale kirolak: longboardaren mundua.
12:00-13:30. Rap tailerra La Basurekin.
16:30-17:30. Glamity Sound DJaren saioa.
18:00-19:30. Chalart58 & Matah-ren emanaldia.
21:30-22:30. Kontzertua: Aiala & Glamity Sound.

Herriko plazan
11:00-12:00. Artistak gertutik. Kosta Kostov eta Makala DJak, Galder Perezek gidatuta.
13:00-14:00. Kontzertua: Flavio Banterla.
17:00-18:00. Kontzertua: Ane Leux.
19:00-20:00. Kontzertua: La Mare.
21:30-22:30. Kontzertua: Sara Zozaya.

Ibaian
11:00-14:00 eta 16:00-20:00. Oiartzun ibaia ezagutzeko, paddle surfa.

Xenpelar Etxean
11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Utzitako itsasontzien irudiak.

Gastrogunean
11:00-13:00. Babel ontziaren tailerra.
14:00-15:00. Kontzertua: Pitxi eta Olaia.
14:00-16:00. Sukaldian! pintxo dastaketa.
18:00-19:00. Filloa Galiziako postrea prestatzeko tailerra.
20:00-21:00. Kontzertu akustikoa: Hugo Silveira.

Torrekuan
18:00-18:30. Itsasoaren enbatak (1912-2019) hausnarketa kontzertua.

Itsasargi Nagusian
20:00-21:30. Benin International Musical eta Tio Teronen semeak.
23:00-00:30. Kontzertu emanaldia: Nathy Peluso eta Ortzi Acosta.

ETZI, IGANDEA
Herrixkan
10:30-14:00. Besarkadak, hainbat kultura, ohitura eta motatako zaku, poltsa edo karteratxoak sortzeko tailerra.
11:00-12:00. Pape Niang senegaldarraren bizitza kontatzen duen liburuaren aurkezpena:
Inor ez da ilegala.
12:30-13:30. Kontzertu akustikoa: Satelitik.

Ibaian
12:00-12:45. Danborren burrunba, Albaolatik etorritako ontziak agurtzeko.
12:00-12:30. Albaolako itsasontzien jaitsiera.

Herriko plazan
11:45-12:30. Kantauri isurialdean barrena. Txistuaren, klakearen eta margoaren laguntzarekin, Irlanda, Galizia, Asturias eta Kantabriara bidaia, Euskal Herrian itsasoratzeko.
13:30-14:45. Atlantik 1050, Ereintza dantza taldeak eta Dance Basek garatu duten egitasmoa.