Egitaraua

Egun osoko festa izango dute etzi Zaldibian, 25. Ardiki Egunean.

10:30. Ardiki Egunaren hasiera. Goizeresia txistulari, trikitilari, albokari eta dultzaineroekin, ganadu erakusketa, artisautza erakustaldiak, artisautza produktuak…
11:00. Zaldibiako 25. Mondeju Lehiaketa eta Aralarko Gaztaren 23. Lehiaketa. Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertso kantuan direla, mondejuak dastatu ahal izango dira plazan.
12:00. Asta-zerra erakustaldia. Arpanarekin eta trontza portugaldarrarekin enborrak zerratuko dituzte.
13:30. Sari banaketa.
14:30. Ardiki menua herriko jatetxeetan.
18:00. Goierriko VI. Erromeri Bira.
19:30. Lagunarteko kalejira Ardiki Egunari bukaera emateko.