Motzean

Berriz jaioko bazina? Zer pasatzen den ikustea izango litzateke politena.
Arraunlaria ez bazina? Kirolaria ez banintz, rock talde bateko bateria jotzailea izango nintzateke eta munduan zehar ibiliko nintzateke taldearekin.
Bizitzeko leku bat? Pasai Donibane.
Oporretan joatekoa? Bakarrik joateko, Zeelanda Berria edo Australia. Familian joateko, gauza berriak ikus ditzakegun edozein hiri.
Sukaldeko espezialitatea? Trufa tarta.
Jateko gustukoena? Labean edo parrilan egindako edozer.
Musika estilo bat? Zuzeneko musika bada, edozein.
Abesti bat? Dire Straitsen Tunnel of Love.
Zerk alaitzen dizu eguna? Une batean entzundako abesti on batek.
Eta zerk tristetzen? Albokoaren sufrimenduak.
Amets bat? Ingelesa ikastea.
Nola ikusten duzu zure burua hemendik hamar urtera? Arrauna hobetzea ahalbidetuko duen lanpostu batean.