Egitaraua

Bost egunetan banatu dute aurtengo CineccDonostia zine eta kultura askeko zinemaldia. Koldo Mitxelena kulturunean, Liburutegi Nagusian eta Izkali institutuan egingo dituzte emanaldiak.

Azaroak 11, astelehena
Bertako Sormenak
18:30. Calcula Ondoan elkartearen atzera begirakoa: Malad, bizi ala ez; Itxaropen ozeanoa, eta Argiko emakumeak, Koldo Mitxelena kulturunean.
Sail Ofiziala
19:30. Kaletik enpresara: Diom, Koldo Mitxelena kulturunean.

Azaroak 12, asteartea
Bertako Sormenak
18:00. Loiola auzoa. Loiola Belle Epoque, Harriak, Loiola D’Or eta Behin Batian Loiolan, Koldo Mitxelena kulturunean.
Sail Ofiziala
18:30. Historiografia eta hiri baten kritika soziala. Zaragoza Vil. Un puzzle documental de la ciudad
inmortal, Koldo Mitxelena kulturunean.

Azaroak 13, asteazkena
Bertako Sormenak
18:30. Sorginlore elkartea.
Eguneroko matxismoekin, zer?, Koldo Mitxelena kulturunean.
Sail Ofiziala
19:00. Lesbianenganako bortizkeria. Lesbofobia. Dokumental bat eta hamar erantzun eta 1 emakumea, 2 emakumea, 3 emakumea, Koldo Mitxelena kulturunean. Azaroaren 15ean, 18:30ean, gai horri buruzko tailerra egingo dute Izkali elkartearen egoitzan, Donostiako Askatasunaren hiribideko 32. zenbakian.

Azaroak 14, osteguna
Bertako Sormenak
18:00. Gizarte erakundeen sustapenerako eta gizarte marketinerako klipak (Saretuz sarea eta Goiener kooperatiba), Liburutegi Nagusiko jarduera aretoan.
Sail Ofiziala
18:30. Ondasun komunalak babesten eta mundu komunitarioa sortzen. Commons, Liburutegi Nagusiko jarduera aretoan.
Tailerra egingo dute amaieran.

Azaroak 18, astelehena
Sail Ofiziala
19:00. Migrazioak, CIEak, giza eskubideak. Idrissa, Koldo Mitxelena kulturunean.