Egitaraua

Urtarrilaren 14tik abenduaren 19ra emanaldi ugari izango da Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Horrez gain, beste hainbat kontzertu lotzeko lanean ari da Donostia Musika. 20:00etan izango dira pianorako sonetoen emanaldi guztiak, eta 12:00etan pianorako eta harirako sonetoenak.

Pianorako sonetoak
Urtarrilak 14, asteartea. Aurkezpen kontzertua: Beethovenen pianorako sonetoak, abentura musikala eta instrumentala. Hitzaldia eskainiko du Miguel Ituartek.
Urtarrilak 25, larunbata. Noelia Rodiles: 21, 28 eta 31 sonetoak.
Otsailak 15, larunbata. Alfonso Gomez: 13, 14 eta 23 sonetoak.
Martxoak 13, ostirala. Juan Carlos Fernandez Nieto: 1, 11 eta 22 sonetoak.
Apirilak 3, ostirala. Nikos Stavlas: 7, 18, 19, 20 eta 26 sonetoak.
Maiatzak 21, osteguna. Judith Jauregi: 2, 4 eta 25 sonetoak.
Ekainak 13, larunbata. Josu Okiñena: 8, 9, 16, 17 eta 24 sonetoak.
Urriak 17, larunbata. Miguel Ituarte: 6, 15, 29 sonetoak.
Azaroak 21, larunbata. Rosa Torres Pardo: 3, 27 eta 30 sonetoak.
Abenduak 19, larunbata. Jon Urdapilleta: 10, 12 eta 32 sonetoak.

Piano eta harirako sonetoak
Urtarrilak 26, igandea. Julia Siciliano (pianoa), Virgil Boutellis-Taft (biolina) eta Hayoung Choi (celloa).
Otsailak 9, igandea. Julia Siciliano (pianoa), Dmitri Makhtin (biolina) eta Kyril Zlotnikov (celloa).
Martxoak 1, igandea. Julia Siciliano (pianoa), Dmitri Makhtin (biolina) eta Raphael Bell (celloa).
Maiatzak 24, igandea. Julia Siciliano (pianoa) eta Birgit Kolar (biolina).
Ekainak 28, igandea. Julia Siciliano (pianoa), Dmitri Makhtin (biolina), Kyril Zlotnikov (celloa) eta Luis Camara (klarinetea).
Urriak 4, igandea. Julia Siciliano (pianoa), Irene Etxebeste (biolina), Juan Ignacio Emme (celloa) eta Delphine Dupuy (biola).
Urriak 25, igandea. Julia Siciliano (pianoa), Dmitri Makhtin (biolina) eta Kyril Zlotnikov (cello). Antolatzaileek, oraindik, ez dute zehaztu nor izango den emanaldi horretako tronpa jotzailea.
Azaroak 22, igandea. Julia Siciliano (pianoa), Virgil Boutellis-Taft (biolina) eta Raphael Bell (celloa).
Abenduak 13, igandea. Julia Siciliano (pianoa), Dmitri Makhtin (biolina) eta Juan Ignacio Emme (celloa).