Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo

Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Teoria bat

Juan Luis Zabala

Ohitu al haiz maskara jantzita ibiltzen? —galdetu zidan.

—Beharko ohitu! Okerrena hasierako zalantzak izan zitunan, batzuk baietz esaten eta besteak ezetz, erosteko zailtasunak, erabiltzeko jarraibideetan kontraesanak… Baina orain bazekinagu kalera irteteko gure ezinbesteko ortopedia piezetako bat dela maskara, sakelako telefonoarekin, giltzekin eta askotariko txartelekin batera, besteak beste.

—Eta aurrerago txip bat txertatu eta erdi-androide bihurtuta atera behar badugu, ohituko gaituk horretara ere, ezta?

—Ez dudarik izan.

—Irakurri al duk Philip K. Dicken Then Hunging Stranger ipuina?

—Ez ba.

—Protagonista harrituta zegok kalean gizon bat urkatuta ikusi duelako, farol batetik zintzilik. Baina beste inork ez ziok garrantzirik ematen horri, eta nork bere egunerokotasunari heltzen ziok, alegia deus ez… “Lasai, motel!”, esaten ziok herritar batek. “Motibo on bat egongo duk hori hor egon dadin”.

—Bai, beti zegon motibo on bat gertakaririk larrienak normaltzat eta are beharrezkotzat jotzeko. Gainera, informaziorako bideak inoiz baino ugariagoak diren arren, edo agian horretxegatik, gero eta zailagoa dun zer sinistu jakitea. Adibidez, COVID-19aren kontu hau dela eta, era askotako konspirazio-teoriak sortu ditun, hain absurdoak batzuk non azkenean sinestezinak bihurtzen diren, baina azalpen ofizialekin ere ez zegon fidatzerik, besteak beste egia ofizial hori nahiko nahasia delako, eta askotan kontraesanez josia.

—Ba ni azkenaldi honetan oso baikorra nauk munduaren norabideaz. Adinarengatik izango duk akaso.

—Adinarengatik? Bai zera! Hori original agertu eta epatatzeko gogoa dun. Ez zegon modan munduaren etorkizunari buruzko baikortasuna.

—Litekeena duk, ez diat ukatuko. Baina nire susmoa duk mundua gidatzen duen botereak, edozein delarik ere, Bildeberg, NASA, Txinako aginte ezkutua, Jainkoa bera… dena delakoak kontrolpean duela egoera, eta ez dela mundu mailako katastroferik izango.

—Zertan oinarritzen dun susmo hori?

—Oinarri nagusietako bat atzera begiratzea duk. Urte askoan, hango eta hemengo berriak irakurrita, ia ziurtzat jo nian hirugarren gerra termonuklearra piztu eta, harekin batera, planeta suntsituko zela erremediorik gabe. Zabaltzen zen informazio guztia aintzat hartuta, munduak ez zian salbazio posiblerik, amaiera lehergarrira kondenatuta zegoan.

—Eta ia-ia gertatu zunan.

—Hala uste izan diat, hala sinistu, orain arte. Baina orain, atzera begiratuta eta ikusita zenbat alferrikako beldur pasatu ditugun, gero eta konbentzituago nagok gerra nuklearra pizteko ezer gutxi falta izan zelako istorio horiek, Kubako misilena, botoia sakatzeko aginduari muzin egin zion militar errusiarrarena eta abar, atondutako narratiba baten parte direla, fikzioa, beti egon zela kontrolpean gerra hotza bi alderdien aldetik, eta gisa berean dagoela gaur egun ere kontrolpean hala COVID-19a nola haren atzetik etor daitekeen, edo ekar dezaketen, edozer.

—Nahiago niken nik ere hori sinistu.

—Tira, sinistu, sinistu… asko esatea izango duk. Sinistu ezin diat ezer sinistu, ez konspirazio-teoriarik, ez azalpen ofizialik. Beraz, nik teoria propio bat asmatu diat eta pozik nagok horrekin.

—Alferrik esango dun ezetz.

Leave a Reply

Your email address will not be published.