Sei ibilbide, ‘Mendimetroak’ egitasmoan

Haurrak zein gazteak Amasa-Villabona eta Zizurkil inguruan mendi ibilbideak egitera bultzatu nahi ditu Mendimetroak egitasmoak, eta, horretarako, sei txango proposatu dituzte antolatzaileek. Haur Hezkuntzako ikasleetatik hasi eta DBHn dauden ikasleetaraino iritsi nahi dute, eta, horretarako, zailtasun desberdina duten ibilbideak prestatu dituzte. Aran erreka, Zubimusu Urkamendi, Basagain, Txermine-Lastur borda, Atxulondo eta Irizibarko karobira joateko aukera ematen dute proposatutako ibilbideek.

Halaber, urriaren 4ra bitartean horietakoren bat egiten dutenei dei egin diete bideo motz bat grabatu dezaten ibilbideko punturen batean. Hala egiten dutenek opari bat jasotzeko aukera izango dute Villabonako Kilometroak dendan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.