MOTZEAN

Irungo leku bat? Mosku. Mosku ez delako Irun; Mosku herri txiki bat da, nire Lesaka bezala.

Amets bat? Justizia gehiago, mundu justuago bat lortzea. Nik neuk ez dut ametsik.

Mendi bat? Agina. Txikitatik mila aldiz igo dutelako.

Ospakizun bat? Sanferminak, noski.

Erreferente bat? Nire senarra, dudarik gabe.

Musika talde bat? AC/DC. Nahiko rock eta punk zalea naiz.

Abesti bat? Milaka ditut; Lau teilatu, adibidez. Asko kantatzen dut, ia egunero; zerbait berezia du.Baina, bat aukeratzekotan, Contigo aprendí; asko kantatzen nion nire senarrari. Urte luzez ezin izan dut entzun, baina konfinamenduan berreskuratu dut. Asko kantatu diot zakurrari.

Liburu bat? Amets Arzallusek eta Ibrahima Balderen Miñan. Nire ustez, ikastetxeetan derrigorrezkoa izan beharko litzateke liburu hori irakurtzea.