MOTZEAN

Zein da gehien gustatzen zaizun platera edo janaria? Plater bat beharrean, barazkiak esango nuke, orokorrean.
Eta prestatzea gehien gustatzen zaizuna? Barazki panaxea, edozein arrainekin nahastuta.
Kuko jatetxean prestatzen dituzun plateren artean, zein da bezeroei gehien gustatzen zaiena? Jendea ez da etortzen Kukora plater jakin bat jatera; gurera datozenak sasoiko produktuekin jolasteko dugun modu desberdinek erakarrita etortzen dira.
Etxean kozinatzen duzu? Egunero.
Zer da etxekoei gehien gustatzen zaiena? Lasagna asko gustatzen zaie.
Sukaldaritzaz gain, zeintzuk dira zure zaletasunak? Musika eta mendia.
Musika, jotzea ala entzutea? Biak. Gitarra jotzen dut: elektrikoa, akustikoa… Lasaitasuna ematen dit, eta familiakoekin partekatzen dut.
Eta mendi bat aukeratzekotan, zein? Aralar zalea naiz, baina herritik atera ezinik gabiltzan honetan, eta Idiazabalen bizi naizenez, Atxu mendia.