Hiesa bistaratzeko tailerrak egingo dituzte gaur

Hiesaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Arrasateko sexologia zerbitzuak kalera atera eta hainbat ekintza egingo ditu, gaur, Gorputzarekin izan burujabe lelopean. Bi karpa jarriko dituzte Biteri plazan, eta lau tailer prestatu dituzte. Goizean zein arratsaldean egingo dituzte: 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. Ordubete iraungo du tailer bakoitzak, eta ondorengo gaiak landuko dituzte: infekzioak, GIBa, antisorgailuak eta plazera.

Leave a Reply

Your email address will not be published.