Emanaldiak

Abenduan, Donostiako Orfeoiak hiriko zenbait elizatan kontzertuak emango ditu; horrez gain, lehen aldiz kontzertu klasikoen zikloa egingo du datorren urtarriletik ekainera bitartean. Kontzertu horiek Kursaalean izango dira, eta Jose Antonio Sainz Alfaro Donostiako Orfeoiaren zuzendariak gidatuko ditu. Bakarlarien pianoaren, organoaren eta metalen laguntza izango du abesbatzak.

Gabonetako kontzertuak
Abenduak 15. Parte Zaharreko San Bizente parrokian.
Abenduak 18. Artzain Onaren katedralean.
Abenduak 22. Amarako Familia Santua parrokian.
Abenduak 27. Groseko San Ignazio parrokian.
Abenduak 30. Antiguako San Sebastian Martiria parrokian.

Kontzertu klasikoen zikloa
Urtarrilak 17. Johannes Brahmsen Ein Deutches Requiem.
Otsailak 28. Gioachino Rossiniren Pettite Messe Solennelle.
Martxoak 26. Francis Poulencen Gloria eta Orfeoiarentzat estreinaldiak izango diren Sergei Rakhmaninoven Sei kanta koral, Modest Musorgskiren Josué eta Sergei Prokofieven Cantare Zdravitsa.
Apirilak 26. Gabriel Faureren requiema eta John Rutterren Gloria.
Ekainak 26. Zikloa amaitzeko, Donostiako Orfeoiak opera eta zarzuela ospetsuenen zati koral sorta zabala eskainiko du.