Donostiarrek etxe giroan ospatuko dituzte jaiak

Donostiako Udalaren Txistulari taldeak etzi, igandea, San Sebastian eguna iragartzeko kontzertu berezia emango du Koruko Andre Mariaren basilikan, 12:30etik aurrera; baina San Sebastian bezpera eta eguna etxe giroan ospatu beharko dituzte donostiarrek, udalak ez baitu antolatu kaleko ekitaldirik. Hori bai, elkarteekin elkarlanean, bandera igoerarako ekitaldi berezi bat prestatu du, eta San Sebastian bezperan udalaren webgunean streaming bidez ikusi ahalko da. Horrez gain, udalak donostiarrei eskatu die leihoak eta balkoiak apaintzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.