Albaola Itsas Faktoriaren urteko diru sarreren %40 bisitariek osatzen dute: museora sartzeko erositako sarrerek eta dendako produktuen salmentak.
2019an, 57.200 lagunek bisitatu zuten faktoria. Iaz, aldiz, nabarmen jaitsi zen kopuru hori: %73, gutxi gorabehera. Izan ere, 2020an, 15.600 lagun inguru joan ziren Albaolara.
Pasai San Pedro faktoriarekin lotzen duen Ondartxo pasealekuaren itxiera dago jaitsiera horren atzean, baina baita COVID-19ak eragindako pandemia eta horren ondorioz iritsi diren mugikortasun debekuak eta neguko eguraldi txarra ere.
Leave a Reply