Motzean

Zer da itsasoa zuretzat?
Nire bizia.
Eta lehorra?
Atsedena.
Itsasontzia?
Asko maite dudan burdin puska handi bat.
Zer izaten duzu faltan itsasoan zaudenean?
Alabak, emaztea, aita eta senideak.
Eta lehorrean?
Denbora asko igarotzen badut, itsasontzia.
Lehorrekoak eman ez dizun zer eman dizu itsasoak?
Dena. Nire aukera izan da. Zorte handiko pertsona naiz, lan arloan nik nahi dudana egiteko aukera izan dudalako.
Kapitain ala marinel?
Itsasgizon.
Berriz jaioko bazina, bizimodu bera aukeratuko zenuke?
Zalantzarik gabe.