Motzean

Izozkigilea ez bazina?
Garraiolaria.
Erreferente bat?
Carlos Arribas.
Gehien saltzen den zaporea?
Jogurta.
Gustuko duzun zaporea?
Mango-Ezpeleta esan beharko nuke, baina gazta tarta zaporeko izozkia jaten dut nik.
Sortu nahiko zenukeen zapore bat?
30 zaporetik gorako zerrenda bat daukat.
Sortu duzun azkena?
Getariako ilarren bainak, pistatxoarekin eta limoi birrinduarekin nahastuta. Oso berezia da. Momentuz, Getariako Politena jatetxean dasta daiteke.
Non ikusten duzu zeure burua hamar urte barru?
Auskalo; agian, Abitainen [Azpeitiko hilerria], lurperatzaile.