Ekitaldiak

Atzo hasi zen Mutrikuko Bada Posible jaialdia, Olatz Salvadorren kontzertuarekin, eta beste hamar emanaldi izango dira gaurtik abuztuaren 8ra bitartean, institutuko patioko karpan guztiak.

Gaur, ostirala. Laumono, 20:00etan (5 euro).
Bihar, larunbata. Oreka TX eta Gure Ametsa dantza taldea, 20:00etan (5 euro).
Etzi, igandea. Kantu Kolore, 19:00etan (3 euro).
Abuztuak 2, astelehena. Nogen, 22:00etan (10 euro).
Abuztuak 3, asteartea. Kawadeni, 20:00etan (3 euro).
Abuztuak 4, asteazkena. Zine Foruma: Dardara dokumentala eta Auzi taldea, 22:00etan (3 euro).
Abuztuak 5, osteguna. Biren eta Errietan, 19:00etan (3 euro).
Abuztuak 6, ostirala. Izaro eta Silvana Estrada, 22:00etan (10 euro). Agortuta daude sarrera guztiak.
Abuztuak 7, larunbata. Gazte ikuskizuna. Oinkari dantza taldea eta Hika Teatroa, 20:00etan (5 euro).
Abuztuak 8, igandea. Mutrikuko Musika Banda, 20:00etan (3 euro).