Motzean

Aizkolari bat? Anjel Arrospide.
Plaza bat? Elizondoko [Nafarroa] pilotalekua. Han irabazi nuen Euskal Herriko nire lehenbiziko txapela.
Zuretzat zer da aizkolaritza? Jolas gisa hasi eta lan bihurtu zaidan zerbait.
Aizkolari izan ez bazina? Beste kirolen batean aritzea gustatuko zitzaidakeen.
Amets bat? Aizkora munduan lortu ditut txapelak. Orain, kartzelan dagoen anaia etxera itzultzea, eta hark ni plaza batean ikusi ahal izatea.
Goierriko txoko bat? Nire jaioterria esango nuke: Arriaran [Beasain].