Motzean

Mendi bat?
Adarra.
Igo ez zaren mendi bat?
Asko, gehienak, baino ilusio berezia egingo lidake Nepalera, Pumori mendiko oinarrizko kanpalekura joateak.
Alpinista bat?
Niretzat erreferente izan direnak elkarrizketatzeko aukera izan dut, zorionez. Gizonezkoetan, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Juanito Oiartzabal, Carlos Soria… Emakumezkoetan, Stefi Troguet eta Maialen Berterretxe aipatuko nituzke.
Tolosako 3 Tontorrak ez den mendi lasterketa bat?
Oso gogoko dut Chamonixko UTMBa [Frantzia].
Parte hartu duzun proba bat?
Errepideko 29 maratoi egin ditudala uste dut, baina Donostiako maratoia.
Mendi lasterkari bat?
Euskal Herrira mugatuta, gizonezkoetan, Iker Karrera, eta, ondoren, Jokin Lizeaga. Emakumezkoetan, Maite Maiorak eta Oihana Kortazarrek egin dute ibilbiderik oparoena, baina Leire Agirrezabala eta Uxoa Irigoien noraino irits zitezkeen jakitea gustatuko litzaidake.