Adostutakoak

Hiru gako nagusi ditu Eibarko Gerrarik Ez plataformak 2020an aurkeztutako mozioak; talde guztiek onartu zuten:

‘Mayors for Peace’ plataforman izena ematea. Mayors for Peace (Bakearen Aldeko Alkateak) plataforman izena ematea da lehen proposamena. Mundu osoko erakunde horrek milaka udalerri biltzen ditu bakearen eta armagabetzearen alde; horien artean daude Hego Euskal Herriko 11 udal.

ICAN kanpainan izena ematea. ICAN arma nuklearrak deuseztatzeko kanpainan izena ematea da bigarren proposamena. 2017ko Bakearen Nobel saria irabazi zuen egitasmoak.

Nazioarteko armen legedia errespetatzea. Hirugarren puntuak eskatzen du nazioarteko armen legedia errespetatzen ez duten edo “jokaera anbiguoa” duten enpresekin harreman komertzialak moztea.

Leave a Reply

Your email address will not be published.